Urola Gustagarri: Udaberriko Zaporeak, bisita gidatuak

Urola Gustagarri, Udaberriko zaporeak edizioa hastear dago. Maiatzaren  19tik Ekainak 11ra bitartean ospatuko da.

Aipatutako data horietan LumaGorri baserriko oilaskoa, Udaberriko baratza eta Euskal Sagardoa izango dira protagonista menu eta pintxo ezberdinetan.

Beste edizioetan egin den bezala, oraingo honetan ere bisita gidatuak izango ditugu.

 

* Maiatzak 27, larunbata – AZKOITIA

LumaGorri baserriko oilaskoa hazten duen JAUREGI baserrira bisita.

Goizeko 11etan.

Informazio eta erreserbak: Loiolako Turismo bulegoan, 943151878.

 

 

* Ekainak 10, larunbata –  AZPEITIA

Sakona, Komuntzo Etxalde ekologikora bisita. (Baratza ekologikoaren ekoizlea).

Goizeko 11etan.

Informazioa eta erreserbak: Loiolako Turismo bulegoan, 943151878.

 

 

Animatu eta parte hartu! Zatoz gure baserriak ezagutzera!

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina