Errezil sagar errezetak aurkeztu dira

Errezil sagarrarekin egindako errezetak

Sagar biltze garaia amaitu berri den honetan Urolak hain berea duen Errezil Sagarra jarri nahi du balorean eta, hori dela eta, elikagai honekin egindako errezeten liburuska bat kaleratu berri du Iraurgi Berritzen, Urkome, Ibarbi (Errezil Sagarraren Elkartea), Errezilgo Udala eta Azokari ezker.

Abenduaren 6an, igandea, egingo da Errezil sagarraren azoka barietate honi izena ematen dion herrian bertan, eta egun honen baitan aurkeztu da liburuska. Bertan, Luis Irizar sukaldaritza eskolan elikagai honekin egindako 3 errezeta goxo agertzen dira, eta era berean, nabarmendu, bailarako sukaldariak egindako plater bikainak ere badaudela. Horrela, aurtengo edizio honetan parte hartu duen Jai Alai jatetxeko Isaac García Bravo sukaldariak beste hiru errezeta prestatu ditu.

Hona hemen liburuska: Errezil Sagarra errezeten liburuska

Honako hauek dira platerak :

Foie Gras Micuita sagar gozokiarekin.

Errezil Sagar errezetak
Sagar gozokiekin errezeta

Perretxikoz betetako eskalopinak porto saltsarekin eta sagar purearekin.

Errezil sagar errezeta
Sagar purearekin errezeta

Sagarra.

Errezil sagar errezetak
Errezil sagar postrea

Txerri -Hanken, sagarraren eta onddoen milhorria

 

Errezil Sagar errezetak
Txerri Hankak Jai Alai

Sagar eta Foie rabioliak tipula karamelizatuaren gainean

Jai Alaiko errezeta
Sagar errea, mamia, intxaur eta gaztainak

Sagar errea, mamia, gaztainak eta intxaurrak

img137

share on:

Leave a Response