Sagar eta odolki strudela, Waldorf entsaladarekin

STRUDELA

Osagaiak:

  • 3 Errezil Sagar.
  • Filo orea, 6 orri.
  • 400gr barazkidun odolkia.
  • 40gr gurin.
  • 15ml sagardo.
  • Kanela hautsa, gatza, piperbeltza.
  • 100gr gurin argitua.

Prestaketa:

Sagarrak zuritu eta xerratan moztu. Sagardotan sartu 15 minutuz. Sagardotik atera, eta gurin ardiarekin gorritu. Odolkia desegin eta nahasi sagarrarekin.

Filo orearen orri bat luzatu, eta bi aldeak margotu eta tolestu gurin urtuarekin. Jarri erdian sagarrak eta odolkia, tolestu eta gurinarekin margotu.

Sartu labean kanela hauts pixka batekin, eta egin 20 minutuz 180º-tan.

GAZTAIN KREMA

Osagaiak:

  • 200gr gaztaina.
  • 10zl esne-gaina.
  • 20zl esne.
  • Izar-anis ale bat.
  • Gaztza.

Prestaketa:

Gaztaina zurituak, izar-anisa eta gatza egosi esne eta esne-gainetan. Bigundutakoan, txikitu eta pure bat egin.

ENTSALADA

Osagaiak:

  • Errezil Sagar bat.
  • 12 intxaur.
  • Apio bat.
  • Letxuga bat.
  • 15zl maionesa.

Prestaketa:

Errezil Sagarra zuritu, eta apioarekin zati finetan zatitu, intxaur hautsarekin eta letxugarekin nahasi, eta maionesaz gozatu.

share on:

Leave a Response