Udaberriko Zaporeak: jatetxeak eta tabernak

Maiatzaren 19tik Ekainak 11ra bitartean iraungo du Urola Gustagarrri:  Udaberriko zaporeak edizioak.

Urola erdiko zazpi jatetxeek parte hartuko dute. Azkoitiko Abaraxka Mikel Uria jatetxeak; Azpeitiko kiroldegiko tabernak, Uranga jatetxeak, Landeta sagardotegiak eta San Agustin jatetxeak; Aizarnako Aranburu jatetxeak eta Iraetako Bekoetxe jatetxeak. Bertan menu  bereziak dastatu ahal izango ditugu ondorengo produktuekin: Udaberriko baratzako produktuak, LumaGorri baserriko oilaskoak eta Euskal Sagardoa.

Bestalde Urola erdiko 13 tabernek pintxoak eskainiko dizkigute: Azkoitiko Orbela, Latz, Ttakun, eta Zurt tabernak; Azpeitiko Topa, Juantxo Txiki, Etxaun, ISB, Uranga eta Zuhatz tabernak; Aizarnazabalgo Troxka taberna eta Zestoako Fati eta Mollergi tabernak.

Zerbait ezberdina egiteko gogoz bazaude, igo zaitez Urolako Tren Gastronomikora!

 

share on:

Leave a Response