Udaberriko Zaporeak, tabernetan pintxoak

LumaGorri baserriko oilaskoa eta Udaberriko baratzeko produktuekin eginiko pintxoak, Urola erdiko 14 tabernek eskainiko dizkigute, Maiatzaren 19tik Ekainaren 11ra bitarteko asteburuetan (ostiral, larunbata eta igandetan).

AZKOITIA:

LATZ taberna: “LumaGorri burritoa”: piper berdea, piper gorria, tipula, esparragoa plantxan, soja saltsa, piperbeltz pixkat eta LumaGorria.

ORBELA taberna: “LumaGorria baratzean jolasean”: patata, kukuluak, ilarrak eta LumaGorria.

TTAKUN taberna: “Ttakun otarraxka”: piper berde eta gorria, tipula, ilarrak eta LumaGorria.

ZURT taberna: “Udaberriko rollitoa”: kalabazina, azenarioa, LumaGorria, piper gorria eta baratxuria.

AZPEITIA:

AISIALDI gastro-tokia: “Artoa, LumaGorria eta Udaberria”.

ETXAUN delicatessen: “Kalabazin sandwicha”: kalabazin sandwicha (jamon york eta gaztarena) piper pikilloekin.

ISB taberna: Kalabazina, patata egosia, tipula potxatua eta gulekin.

JUANTXO TXIKI taberna: Kukuluak antxoa eta piper pikilloaz binagretarekin.

TOPA taberna: LumaGorri petxuga tenpuran, bertako barazki eta Galeper arrautzarekin.

URANGA taberna: Barazki salteatuen tartaleta.

ZUHATZ taberna: “Bertako barazkien otarra”:  tipula eta porru bexamela patata otarrean ilar saltsarekin.

ZESTOA:

FATI taberna: “LumaGorri bere kabiltxoan”: LumaGorri patata berriarekin.

MOLLERGI taberna: “Euskal kebab LumaGorrirekin”.

AIZARNAZABAL:

TROXKA taberna: LumaGorri gisatua garaiko barazkiekin.

Animatu eta egin bertako produktuen pintxo dastaketa!

 

share on:

Leave a Response